Hemen beheko esteka honetan klikatu eta eguneroko otoitz ederra daukazuez
GARIZUMA
LURDESEN EGINDAKO ANDRA MARIAREN KURUTZBIDEA
Garizumari buruzko bideo batzuk sartu deutsuedaz. Ez dira nik eginak. Nahi dozuenean, edo ahal dozuenean lagunduko deutsue otoitz egiten.
ELEIZBARRUTIAK IPINI DAUAN SINODOAREN OTOITZA
“LEKUAN LKUKO ” otoitza Jauna, lagundu haize bolada freskoa izaten. Zure graziak goiargitu, eutsi eta lagun egin deigula,
Jauna. Goratu egin gura zaitugu, gure Jainko Jauna, gure hitzak abesti izan daitezala Zuretzat.
Zureganako maitasuna adierazo eta ospatu gura dogu Bete gaizuz zure presentziaz eta egin Barri Onaren lekuko. Jesus, Jainkoaren Semea,emoiguzu bihotz errukitsu eta onbera. Jainkoaren Espiritua, hezi gure begirada, gauza txikietan zure arrastoak autortu daiguzan, martxan dagoan Eliza sentitu gaitezala
URRIA: EROSARIOKO HILA EZAGUTU DOGU BETI. HORRETAN SAIATUKO GARA
FRANTZISKO AITA
SANTUAREN
ERROSARIOA
MUNDUZ MUNDU, MARIA
LAGUN DOGULA,
GIZAKI GUZTIEN ALDE.
ZELAN
EGIN
Frantzisko Aita Santua
dogu gaur erakusle Errosarioa
errezatzeak
arrisku
haundi bat daukala: bitartean
buruak errezegi hortik zehar iges egiten deuskula.
Hona
Frantzisko Aita Santuak eskeintzen deuskun aukerea,
bihotza
buruaz bat eginda errezatzekoa da:
geure
hatzamarrak lagun doguzala,
“Agur Mari” batzuk astiro esaten doguzan
bitartean,
hatzamar bat izango
dogu gogoan.
HATZAMAR LODIENA
NORBERAGANDIK
HURKOENA
ETA BEHARREZKOENA
NORBERE ADISKIDEEN
ALDE
Itxuraz motzena eta
lodiena,
baina beste danentzat
beharrezkoena.
Senide eta adiskideen
alde:
Ama Maria, zaindu gagizuz
bakez eta osasunez.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN
BIGARRENA: HATZAMAR
ERAKUSLEA
Nun,
zer, zelan dagoan
eta
beragaz zer egin
erakusten
dauana.
Jauna,
gogoan doguz irakasleak
eta
eleiz gizon eta andrak:
Munduko
eta fedeko bideak erakusten
zintzoak
eta zuzenak izan daitezan.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN
HIRUGARRENA: LUZEENA
GOGOAN DOGUZ
ELEIZ ETA HERRI
AGINTARIAK:
EGIZUZ, JAUNA, ZURE
ORDEZKO
APAL ETA ZINTZOAK.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN
LAUGARRENA: GELDIA
EZIN DAU EZER EGIN,
BESTEEKIN BATERA EZ
BADA.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN
ZAHARREN ETA GAIXOEN
ALDE:
Ezinduak, edadetuak,
jaiobarriak,
behartsuak.
Jauna, besteak beste etagehiago
maite dozuz. Zeure izenean
zaindu daiguzala.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN
BOSGARRENA:TXIKIENA
BAKOTXAK BERE ALDE
IZAN ERE, TXIKIENTZAK
HARTU BEHAR DOGU
BAKOTXAK GEURE BURUA.
Jauna,
benetan txikia naz,
danetarako
behar zaituet:
Lehenengo
Zeu Jauna,
gero Zu Ama maite Maria
eta
zuek, lagun laztanok.
AMA MARIA,
GURE OTOITZA
ENTZUN, ARREN. EGUENA
EGUAZTENA ETA DOMEKEA ASTELEHENA eta ZAPATUA
BARIKUA eta MARTITZENA
ETA HEMEN BEHEAN GURE TXOSTEKO OTOITZ ETA SALMMOAK ETA BESTE HAUSNARKETA BATZUK
"SANTIAGO EGUNEZ" " SAN INAZIO EGUNEZ"
EBANJELIOKO HAUSNARKETAK URTEAN ZEHARREKO 15. DOMEKAKO SALMOA
NIRE BEGIAK ETA BIHOTZA ZUGANA ZABALIK DAUKADAZ
KRISTOREN GORPUTZ ETA ODOL SANTUAK
PENTEKOSTE EGUNA
Igokunde eguneko otoitza Igokunde eguneko salmoa
ETA HEMENDIK BEHERA BESTE OTOITZ BATZUK
Jesus,
Zu harrigarria zara,
norbera
zain egon barik aurkitzen dan laguna zara.
Eta
nik aurkitu zaitut.
Ez
neban uste Zu hain hurrretik ezagutzerik.
Baina
nigana heldu zinan, samariatar emakumeagana lez,
eta
esan deustazu: “Emoidazu edaten”.
Zakeori
lez, aurkitzen nintzan zugatzera zure begiak jaso,
eta
esan deustazu “Jatsi zaitez hortik,
zure etxean ostatu hartu gura dot-eta”
Badakizu
behar zaitudana,
eta
deitu barik heldu zara nigana.
Onartu
naizu Zeugaz bidelagun.
Baina
zer dinot, gero!
Zu
nigaz joan bazoaz-ta,
beti
lagunduten nozu, aspertu barik.
Ondotxo
ezagutzen nozu
eta
zer behar dodan badakizu,
bai
nire asmoak, bai nire makaltasunak.
Ezin
deutsut ezertxo ere ezkutatu, Jesus.
Nik
neure buruaz arduratzea itzi gura neuke
eta
nire denporea Zuri bakarrik eta osorik eskeini.
Nire
burua osorik Zuretzat izatea gura neuke.
Zoazen
lekura zoazela, jarraitu gura deutsut.
Baina
hauxe esateko ere bildur naz,
makal
aldakorra naz-ta.
Hau
Zeuk dakizu neuk baino hobeto.
Badakizu
ze buztinez eginda nagoan,
hain
hauskor eta aldakor...
Horrexegaitik
zaitut beharrezkoago,
Zeuk
zuzendu naizun etenbarik,
Zeu
nire euskarri eta atseden izan zaitezan.
Eskerrik
asko, Jesus, zure ADISKIDETASUNAGAITIK!
BEGIRA, ATEAN NAUKAZU DEIKA
Jainkoaren lehen urratz xumea. Jaungoiko Aitak nire atean deitzen deust bere Semearentzat ostatu eske.
- Alokatzea benetan merkea da, dinotsot nik.
- Ez dot alokatzerik gura, erosi gura dot -dinost Jainkoak-.
- Ez dakit, ba, saltzerik ez dot pentzau, baina sartu zaitez eta ikusi barrutik.
- Bai, banoa ikuskatzera, -dino Jainkoak.
- Gela bat edo bi itziko neuskizuz
- Gogoko jat, -dino Jainkoak- Biak hartuko dodaz. Baleiteke geroago erabagitea besteren bat ere iztea. Itxaron neike.
- Gehiago itziko neuskizu, baina gatx egiten jat; neuretat ere nahiko leku behar dot eta...
- Bai, bai, konturatzen naz, -dino Jainkoak- baina itxarongo dot. Ikusi dodana gogoko jat.
- Tira, beste gela bat ere itzi neizu; egia esan, nik ez dot horrenbeste behar.
- Eskerrik asko, -dino Jainkoak-. Neuretzat hartzen dot. Ikusi dodana- gaz gustura nago.
- Etxe osoa itziko neuskizu, baina zalantzak dodaz eta ez dakit zer egin.
- Ondo pentsau egizu -dino Jainkoak-. Nik ez zindukedaz kanpoan itzi-
ko. Zure etxea nirea izango litzateke eta nire semea bertan biziko li-
tzateke. Eta zuk sekula baino leku gehiago izango zeunke bertan.
- Ez deutsut tutik ulertzen.
- Bai, badakit -dino Jainkoak-, baina ezin deutsut dana azaldu. Zeuk
zeure esperientziz ikasi beharko zeunke. Eta hau holan bakarrik jazoko da: Berari etxe osoa izten badeutsazu.
- Holangorik! Arrisku haundia, ezta?
- Bai, holan da, -dino Jainkoak- baina fiatu zaitez Nitaz eta jokatu.
- Merezi dau benetan hartzea. Aztertuko dot. Zugaz hartuemonean jarraituko dot.
- Bai, bai, itxarongo deutsut -dino Jainkoak- ikusi dodana gogoko jat.
BIZIPOZAREN ZORIONTASUNAK
BIZITZAREN ARRATSALDEAN
1.- Pozik gagoz maitatuak sentitzen garalako, Jaungoiko maitetsua, alaia eta Bizi-iturria lagun dogula.
2.- Pozik gagoz, bizitzagaz harmonian bizi garalako, munduko gozotasuna txastatzen dakigulako eta daukagun on guztiari eta gauza txiki guztiei dauken probetxu guztia ateraten deutsegulako.
3.- Pozik gagoz, bizitza konpartitzen dogulako; poza eskeini eta hartzen dogulako, zabalik dagoan errekearen antzera hartuemonean.
4.- Pozik bizi gara, ekipaje arina daroagulako, libre eta xume, eder eta on guztiaren aurrean zabalik.
5.- Pozik bizi gara, irribarrea eta umore ona zaintzen doguzalako. Bizitzako irainak eta desengainuak alperrik galdu ez deiskuezan ahalegintzen garalako. Egunero ezusteko bat, miraritxo bat.
6.- Pozik bizi gara, hegoak eta ametsak doguzalako. Eguzkiak urteten deusku goizero, eta gauero izarrak dizdiz zeruan. Ez deuskuez ilundu ez lupetzak eta ez samintasunaren lohiak.
7.- Pozik bizi gara, bidean aurrera goazelako, ikasten, esperientzi barrien bila; oraindik ez gara heldu; oraindik gailur eta baztar ederrik asko ikusi behar doguz.
8.- Pozik bizi gara, azkenik, asko dagozalako gure poztasunaren zain. Ezin dogu alperrik galdu edo gorde.
ESKERRAK JESUS JAUNA, ZURE MAITASUNAK
EMOTEN DEUTSO ZENTZUNA NIRE BIZITZARI
AITITA
ETA AMAMA OTOITZEAN
Jauna, erakutsi
egidazu kristinau lez zahartzen.
Konturatu naitela
honetaz:
Ez dirala nigaz
zorrotz gogorrak izan
eskuartetik ardurak
kendu deustezanak,
aspaldion ezertariko
eritxirik eskatu ez deustenak,
ezta nire lekurako
beste batzuk aukeratu dituenak.
Kendu egidazu nire
bizitzako esperientziaren harrokeria,
kendu egidazu behar-beharrezkoa nazala uste izatea.
Jauna, gauzetatik
apurka aldentzen noan bitartean,
hau denporearen
kontua baino ez dala jabetu naitela
eta zereginetan
errelebu hau hartu dagidala
bizitzako joan-etorriaren
legetzat,
Jaunaren ardurapean
egiten dan txanda lez.
Baina lagun egidazu, Jauna,
aurrerantzean be
besteentzat baliogarri izaten:
nire baikortasunez
eta otoitzez lagunduz
ondorengo txandakoak
jarraitu dagien,
ardurak adorez eta
pozez eroan ahal dagiezan.
Hartuemonean jarraitu
gura dot bakez eta apal
aldatzen doan munduaren
barruan;
lehen izan zana joan
dalako hileta jo barik;
ekintzak eta lanak itzi
beharra onartuz,
eguzkia mendi ostean
sartzea onartzen dodan lez.
Azkenik, parkatu
egidazula eskatzen deutsut,
zahartzaroan konturatu
banaz hainbeste maite izan nozula;
eta, oraintxe gitxienez, eskerronez begiratu dagidala
Zeuk aurretiaz atondu
deustazun helburu zoriontsua;
harako sortu
ninduzun-eta nire bizitzako lehenengo unetik.
Jauna, erakutsi
egidazu holantxe zahartzen.
Amen
Jesusen bidea da
estua ta latza
ta beti gorantza,
gitxien uste dana
egiten da kantza.
Jesusi jarraitzea
ez da sorgin-dantza
burua ukatu behar
ta_hartu bere antza.
Horrentzat da zeruko
koroia ta aintza.
Jesus Maisuak emoten
deusku
gaur erakutsi sakona:
alde batetik ez dala dino
edozer bardin deutsona,
baina bestetik parkatuteko
bihotz zabalik dagona
salbau gura dau gizona.
Ondo bai daki oker eginaz
sarri damutzen jakona;
inorentzako ez dau nahi txarrik
bai danontzat zoriona.
Jaungoikoaren grazia
eta bizitzan ikasia
hori da gugan hazia.
Baina indartsu hazten da
gugan
bedarra edo sasia
Kendu burutik haizia
ta_hartu sakon arnasia
zeutzat da irabazia.
USTE ONEZKO SALMOA
Jesus Jauna, biderako Argia zaitut,
Zu zara nik itxaro dodan Salbatzalea.
Nondik norakoak dira ezkutuko beldur honek?
Noren beldur naz, Jauna?
Bizitzea bidegurutze bat lez da,
eta sarri noraezean aurkitzen naz,
ez dakit nondik nora jo.
Zugan sinisten dot, Jesus Jauna,
Zu zara nire bizizaren zaintzailea.
Nork ni ikaratu?
Ondo dakit Zuri jarraitzea bide latza dana.
Egon be, zenbat gauza daukadazan esku-eskuan!
Ziur nago, euren atzetik banoa,
irabazi nahi neban askatasuna galtzeraino katigatuko nabela.
Hau be badakit: Zuri jarraitzen badeutsut konfiantza osoz,
bideko trabak jauziko dirala, udazkeneko orbelak lez.
Datozela nire kontra gezurra eta gogorkeria,
atseginaren eragin gaiztoak;
nire bihotzak, Jauna, ez dau bildurrik.
Han-hemen mila aukera eder eta errez agertu arren,
nire bihotzak haien eskaintzetara itxita iraungo dau,
Zugan lasai eta bakez bizi naz-ta.
Gauza bat bakarrik eskatzen deutsut, Jauna,
horrexen bila nabil ni:
Zurekin bat-bat eginda bizitzea,
Zu laguntzat zaitudala,
eta Zuk nigaz dozun adiskidetasun zintzoaz pozik bizitzea.
Tentaldian Zuk babestuko nozu, aterkinak euritean lez;
Eta horrela harkaitz sendoaren gainean lez sentituko naz seguru.
Jesus Jauna, entzun egidazu, arren, deika naukazu-eta.
Erruki zakidaz; zure arpegi-bila
nabilkizu.
Nire bihotza ziur dago, Zuk maite nozula,
Eta nigan egon zagozala,
Eta nire arazoak axola deutsula, lagun zintzo bati lez.
Zure arpegi-bila nabilkizu:
ez, ezaidazu gorde zure arpegia.
Ez nagizu bertan behera itzi,
Zu zara nire Salbatzailea-ta.
Emoidazu, arren, ziurtasun hau:
Ni aitak eta amak zapuztuko banindute be,
Zu beti izango zaitudala nire ondoan.
Jauna, erakutsi egidazu zure bidea,
eroan nagizu bide zelaitik.
Beti lagun izango zaitudala uste dot.
Nik nahi dodana hauxe da:
Zure Bizitzaz nire bizitzan gozatzea.
Zugan itxaroten dot, Jesus Jauna:
Emoidazu bihotz adoretsua eta ausarta,
Zuri jarraitzeko.
Zu zara, ba, nire biderako argi,
eta oso-osoan fiatzen nazen Salbatzailea.
AITA, SEMEA ETA ESPIRITUA
"NEU NAZ BIDEA, EGIA, BIZIA"
"artzain ona" pazko IV. domeka
Argi zuzi lez jarri gaituzu, Jauna,
mundu honetan berogarri dan sugar lez,
gure kriseiluen sinismen-argia
Gu isiltzen bagara, ez deutsue entzungo,
gure mihin-gainetik aldenduten bazaitue,
zure presentziaren ber-argia ez dabe dastatuko,
zure testiguok, geure kerizpez,
Jauna, sendotu egizu gure makaltasuna.
ure zerbitzariok iragarri daigula zure BERBEA.
Gure ahoak zabaldu dagiala zure ahotsa;
zure argiak argitu dagiazala gure bizitzak
ESPIRITUARI
OTOITZA
E spiritua,
eske gaukazuz
gugana
etorri zaite,
Zeuk
laugnduta Aita Jainkoa
bihotzez
daigula maite.
S uzko
mihingainez agertu zinan
Apostoluen
gainera,
dohai
bardinez jatsi zakiguz
geu
indarrez betetzera.
P ekatupean
katigaturik
askatasunaren
bila,
Espiritua
bere laguntzaz
gugana
jatsi dedila.
I ndar
emoile zarean hori
errukiz
zatoz gugana,
Zeuk
lagunduta bete ahal daigun
Kristau zintzo baten lana.
R i-rau
edozer esan ta egin
ez da izaten onena,
Espiritua, emoiguzu Zeuk
behar dogun iraupena.
I lunaldian
argi zaitugu
sufrimentuan laguntza,
gure indarrak huts egitean
bultza eiguzu gorantza.
T utik ez daki inok Zu barik
zer ta noiz komeni jakon,
Zugan ustea jarri dogu ta
behar doguna Zeuk emon.
U stekabean
jausten bagara
laprast eginda zulora,
Zeuk dakizun lez, jaso gagizuz
jarraitu daigun aurrera,
A. Martzel
GAUR BARRIRO JAIO NAZ
Gaur goizean bizkarra zuzendu dot,
neure arpegia argitu dot,
egunsentiko arnasa barria hartu dot,
eta bizia aukeratu dot.
Gaur goizean neure zauriak onartu dodaz,
neure mugak besarkatu dodaz,
txikitu dodaz nire bildurrak,
bizia aukeratu dot.
Gaur goizean bakez asetu naz,
etorkizunera begira gogobarritu naz,
alkartean poza konpartituz,
bizia aukeratu dot.
Gaur goizean ixiltasunean entzun zaitut,
bete naizun itzi deutsut,
hurretik jarraitzen deutsut,
bizia aukeratu dot.
Gaur goizean lotatik argira urten dodanean,
Jaiotza barri bat izan dot:
Neure buruagaz bat egin dot,
barriro jaio naz;
Jainkoagana zabaldu naz,
Egun barri batera jaio naz;
egun barriari oratu
deutsat,
gaur goizean barriro jaio
naz.
BERANDU MAITE IZAN ZAITUT
Berandu maite izan zaitut,
hain aintzinako eta hain oraingo
edertasun hori,
berandu izan zaitut maite.
Zu neure barruan zengozan,ni, kanpoan.
Kanpotik nenbilen zure bila
eta zure eskuetatik urtenikoondasuna eta edertasuna zan nire poza.
Zu nirekin zengozan, eta ni ez nengoan Zurekin,
Munduko gauzak urrun lotuten ninduen.
Ez zindudan ez ikusten, ez sentitzen, eta zure beharrizanik ere ez neban.
Zure edertasuna agertu zenduan eta nire itsutasuna urrundu egin zan.
Zure usain gozoa zabaldu Zuk eta arnasa garbia hartu nik eta zure egarriz nago.
Zure zale egin naz eta gose-egarritan nagokizu.
Besarkatu egin nozu eta zure baketan sarturik
Oinez
ibilten ikasi behar
dana
dakian Jainkoak,
ezer
ez daki, ezer ezin dau
Belengo
Jesus Aurtxoak.
Eta
guk dakiguna….
eta
guk daikeguna!
Gu
gara izatekoak
Txiki
eginaz, haundi izaten
ikasi
daigun, jauntxoak.
Jainkoa
gizon, haundia txiki
Eta
txiro abertsa,
Bide
hortatik jokatutzea
Benetan
da bide latza.
Jainkoaren
bideak
Ez
dira, ba, gureak;
Hau
ikastea bai gatxa!
Belengo_ikastola barrian
Ikasten
jarri apatxa!
Eleiz
ta mundo, betor iraultza,
Ez
dago Beste biderik,
Gogorkeria
ta gorrotoa
Askok
ez dauka besterik.
Zer
jazo dan Belenen
Aztertu
daigun lehenen,
Nun
da iraultza oberik?
maitasunezko
iraultza barik
ez
da sortuko bakerik.
Irratiz
eta telebizinoz
Sekulako
barriketa,
Norbera
gora, besteak behera
Hau
eten bako hileta!
Belengo
aingeruak
Darabilen
kantaketa:
“Gora
jainkoa, bake gizonoi,
Jesus
jaio jatzue-ta”
Neguko
gaba, hotz ta iluna
baina
izena dau GABON,
Danok
argitu ta berotzeko
Jainkoa
egin da gizon.
Uxatu
ilun-hotzak
Eta
gora bihotzak,
Bizi
barria itxaron!
Salbatzailea
etorri da-ta
Anaiok,
mila zorion!
A.Martzelen
“kezkaz” liburutik hartura
ABENDUKO KOROIA
Bertsoen musika "Iparragirre abila.."
Ohitura
lez, abenduko domeketan kandelatxo bat biztuten da, Jesusi bidera urten
nahirik, geugana datorrenari bidera urtenaz, bizitza bere argiz eta graziz
beteaz. Gaur kandela morea jarri dogu; abenduko liturgian itxaropena
adierazoteko erabilten da. Jainko Semea gugana dator, gure bide eta bizilagun
izatera. Benetan da gure itxaropen-iturburu nagusia.
Egunak Joan eta
etorri
sartu gara abendura,
argia biztu,
urten bidera,
holan da gure
ohitura.
Lehenengo kolorea
jarri dogu morea.
ta honek zer
esan gura?
Itxaropena
indarbarritu
ha da
lehenengo ardura.
Abenduko
bigarren domeka honetan kandela berdea biztuten dogu. Liturgian kolore hau
sarri erabilten da: eguneroko bizitza arrunta adierazoteko. Izan ere, Jesus,
jaiotzatik heriotzarainoko bidea egin ondoren, barriro be hemen dago geugaz eta gutariko bakotxaren bidez
osotzen Joan gura dau bere betiko salbamen ekintza. Eta horretarako Jaunaren BERBEA
argitzen deusku bidea: gerora eraginez, Erreinuko baloreak bizitzera bultzatzen
gaitu. Jaungoikoa lez, bere Erreinua ere betikoa da.
Salbatzailea
beti daukagu
gure
artera etorten,
gu
Beragana, Bera gugana
alkar
maitatuz egoten.
Bizipozez
betea
da
Jaunaren Berbea,
gugan
frutua emoten;
bizitza
bera ondo zainduta
hau
da benetako Belen.
Abenduko hirugarren domekan kandela gorria biztuten
dogu.
Kolore gorriaren esanahia hauxe da: Maitasun bidea:
Umetxo eginda Semea bialtzen deuskun Aitari eta gizaki
guztiakaz anai-arreba egin gaituan hurkoari. Jesus izatez eta esatez maitasuna
da, Belengo misterioaren mamina maitasuna da: makal, behartsuengana errukiz
hurreratu eta eurakaz maitasunez bat egiten dan maitasuna da, sarri odola
emoteraino. Doango maitasuna, egin ahalak eginda, beti zorretan gelditzen dan
maitasuna. Sinismenez eta itxaropenez hazur-mamitzen dan maitasuna.
Adenduaren
erdira-heldu ta
Belena
begira nago,
lagun,
mobidu gaitezan azkar
bestela
Jesus akabo.
Gaur
kolore gorria
Jesus
da etorria…
Esan
al leike gehiago?
Ez
da Belenik, ez da Jesusik
maitasunik
ez badago.
Abendua azkenera doa, eta eta zuria da biztu dogun kandelea.
Honegaz osotzen dogu Abenduko Koroia: Zuria. Kolore hau urteko liturgiak
erabiltzen dau pozezko ospakizunetan:Jesusen Jaiotza, biztuera eta igoera
jaietan, baita santuen jaiegunetan ere. Jesusi eta santuei bereziki dagokiena
da.
Argia, Jesus da munduko argia. Bizipoza, adorea, zoriona adierazoteko
kolorea. Benetan Belengo Jesusen jaioteguna aintxinako “argiaren egunean”
ospatzen dogu. Laono arteko Belengo izarrak erakutsiko al deusku bizitzarako
bidea
Gaurko kandela agertzen jaku
argi kolore zuritan,
Jesus gurekin maitemindu da,
esan behin eta birritan.
Maite daigun Jainkoa
bardin lagun hurkoa,
ospatu GABON egitan;
eta guztiok poztu gaitezan
Belengo
zeru-argitan.
A.Martzel Andrinua
ARTZAIN
LAGUN
Bizitzaren gailurrean esan beharrean nago:
Jauna, zoriontzu nozu, sekula baino gehiago.
Jesus Artzain nagusi aukeratu nozu lagun:
“Lagunduko al deustazu, artaldea zaindu daigun”.
Artalde maitagarria zaintzeko jarri deustazu,
zeure izenean, Jauna, ekingo deutsat jo ta su.
Zeurea da Jauna, hartu nazan eta dodan apurra; ta Zu nigaz zaitudala, uxa lotsa ta bildurra.
Zer nazan ta zer ahal dodan ez dozu esan beharrik, Zeuk aukeratu nozu ta nahiko zaitut Zeu bakarrik.
Bizian Gora gara gu, Jesus, zure senitarte,
zintzo jarraitu nahi dogu Zeu bila etorri arte.
|
No hay comentarios:
Los comentarios nuevos no están permitidos.