BERTSOAK



AITA MARTZELEN BERTSOAK

"ESPIRITUA INDA-ITURRI"

E spiritua, eske gaukazuz
gugana etorri zaite,
Zeuk lagunduta Aita Jainkoa
bihotzez daigula maite.

1
S uzko mihingainez agertu zinan
Apostoluen gainera,
dohai bardinez jatsi zakiguz
geu indarrez betetzera.

2
P ekatupean katigaturik
askatasunaren bila,
Espiritua grazi laguntzaz
gugana jatsi dedila.

3
I ndar emoile zarean hori
errukiz zatoz gugana,
Zeuk lagunduta bete ahal daigun
Kristau zintzo baten lana.

4
R i-rau edozer esan ta egin
ez da izaten onena,
Espiritua, emoiguzu Zeuk
behar dogun iraupena.

5
I lunaldian argi zaitugu
sufrimentuan laguntza,
gure indarrak huts egitean
bultza eiguzu gorantza.

6
T utik ez daki  inok Zu barik
zer ta noiz komeni jakon,
Zugan ustea jarri dogu ta
behar doguna Zeuk emon.

7
U stekabean jausten bagara
laprast eginda lurrera,
Zeuk dakizun lez, jaso gagizuz
jarraitu daigun aurrera,

A.  Martzel



"ZEREKO ZERA ZERTU"
“Doinua: “Iparragirre”
1
Gitxien uste genduanean
Koronabirusen menpe,
errurik nori bota egon ez
ta hilten hainbeste jente.
Pandemia izena
ez da gauza zuzena,
danok preso derrepente.
Mundu beteko monastegian
juxtu samar baina tente.
2
Aita Jainkoak emondakoa
danontzat bizilekua,
Aitaren ordez seme-alabak
jarri eta arriskua.
Kirten edo zorristo
haunditzat beti listo
beterik dago mundua;
Gure Etxea ez da gurea,
hori da gure  kontua?

3
Gure Etxea geuretzat da ta
guztiok zaindu beharra,
inor ezin da hartaz jabetu,
ondo bete lege zaharra.
Agur birus korona
bai izenaren  ona,
egitadaz oso txarra...
beste guztiok anai-arreba,
Nagusia jaun bakarra.
  
4
Birus gaiztoak eroan deuskuz
hainbat mila errukarri,
bakotxa bere lekuan ondo,
handik kanpo kaltegarri.
Jesus gure Laguna
maite-maite gaituna
danon gidaritzat jarri,
Gure Etxea baietz barriztu
esku emonaz alkarri.

5
Mundua mundu dan ezkeroztik
gizonak zenbat holako!
Jainkoa kendu bere lekutik
gizona bakarrik nahiko...
Galduz gero kasketa
Babel edo nahasketa
baztarra jo ta akabo...
Eskerrak Jesus hil eta biztu
gugaitik egin zalako!

6
Oi Jesukristo gure Laguna
bizi-iturri gardena,
heriotzaren gainetik zagoz
Zu gure itxaropena.
Kendu muturrekoa,
jarri bihotzekoa,
horra biderik onena;
bakoitza bere lekuan eta
ez daigun nahastu ordena.
A.  Martzel




                                                           BIZI BARRIKO KUKUA                                                                             


               AITA MUNDIALA                                             KURUTZAREN OINETAN


 

ADAR JOKA

Doinua: “Puntura”

     1
-Kaixo, zelan bizi haz,
aixkide Juanito?
-Txarrak kendu ezkero,
bestelan polito.
-Gaur arte behintzat ez haz
izerditan ito
-Patxi, ahal dan moduan
ondo janda kito.

            2
-Hori al dok, Juanito,
gizon baten martxa?
-Jubilatu ezkero
bankuan apatxa.
-Holan zeruan sartu?
benetan dok gatxa
-Hoberik ez badakarre
jan beharko txatxa.

            3
-Hemen zerua eta
gero be zerua…
-Bada ezpada hemen
lapiko berua…
-Ez neukek izan gura
hire bezerua
-Nik atean zain jeukat
neure “aingerua”.

   4
-Ez jeukek azken onik
bide aldrebesak
-Hik aterako dozak
nire alde mezak.
-Horra hor gauerdiko
ahuntzaren amesak
-Koitauen pekatuak
parkatzen juezak

5

-Tranpa bakoa dogu
Juanito koitaua!
-Santua ez nok, baina
erdizka kristaua.
-Kosme jaunak ba jeukak
higaz sakristaua…
-Erdibana eginaz
mezako ardaua.

            6
-Hori dok patxadea
ta bizimodua!
-Burua motel baina
argia burua.
-Ondo zaindu beharko
juat ingurua…
-Gurean beti jagok
zer jan segurua.

            7
-Gizon kristau batentzat
hori dok ganora!
-Hobea izateko
joan, baina nora?
-Leku hoberik ba da:
Hor Bizian Gora
-Hainbeste meza, otoitz…
niretzat asko da.
            8
-Amaitu behar juau
gaurko barriketa
-Zertxobait hartu daigun
behar juat eta
-Zeozelan argitu
daigula kasketa
-Gaurkoan behintzat naukak
ondotxo beteta.
A.  Martzel

                                              

GARIZUMA BIZIA

" BIHOTZA POZTU DEUSTAZU"               "HAU DA BARRI ONA" 



" ARTZAIN ONA"                                        AITA SANTUAK AMAMA MAITE DAU

ZATOZ ESPIRITU SANTUA                                  "A,A,A


JESUS MAIXU MAITAGARRI                              ZUK ESANA DA JESUS
"Erromako A.Frantziskok laiko santuak nahi ditu"                      "Hainbeste urte zahartuta gero...."


"ZURE MAITASUNA BETIKOA DA"                                        ESPIRITUAREN ARNASEA 


AITITA AMAMAK BELENGO KUMEARI ERAGITEN



JAINKOAK MAITASUNEZ                                    KRIMINAL BAZINA LEZ


     "ZAHARRAREN TALENTUA"       "URTEAN ZEHARREKO 31. DOMEKEA  A"


                       
                       "ZENTZUNARI EUTSI"                           "GURE AMAMAK DAKIANA"                


   "KRIMINAL BAZINA LEZ GIZONIK ONENA"            "NOIZ ALKARTUKO LARRI"


"GUK JESUS JAUNA DOGU"                                       "AUPA BIZIAN GORA"



IRRIBARREA

Bihotzetik darion                                   Irribarrea baino

 maitasun-pilpila,                                   zer merkeagorik?

besteengan sartzen dan                       Eta ezrk ez dauka           

 lapur on isila.                                        bere baliorok.

Badaki edegiten                                    Ez ukatu inori

giltz ta maratila,                                    hain gauza gaixorik;

askatuz katibua                                    gustatzen ez jakonak

ta berbiztuz hila.                                   ez dauka gustorik.


Irribarreak daukan                                 Irribarrearena

grazizko indarra,                                    hori da saria!

berak gozatzen daki                              Gehien balio dauan  

samin ta negarra.                                   maite oparia.

Gaurko munduak badau                                Oi iribarrearen 

horrexen beharra,                                   Birjiña Maria,

irribarre egizu                                          izan nadila zeu lez

gaztea nahiz zaharra                               irribarlaria!

Ez abere, ez pizti,

ez beste izaki,

irribarre egiten

geuk bestek ez daki.

Itzi maina ta plantak

ta beste atxaki,

irribarre dagigun,

gu gara gizaki.


URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA  


"  GU ITXITA ZERURA"             " ESPIRITU SANTUA"


             URTEKO XVI. DOMEKEA                           URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA


                                                                     JAUNGOIKOAREN GRAZIA

     URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA      URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA
                                                            
                                                                   IGOKUNDE EGUNEZ
KORPUZTI                                                                  (A. Martzel)
                      


                                    


"HAU EGOERA LARRIA!"
Doinua: “Solferinoko itsua”
1
Zapatu Santuz mundu osoa
dago zur ta lur eginda,
hondamendi hau nondikoa dan
antzik be emon ezinda 
2
Isilik eta indarrik gabe
ez dalakoan badala,
muga guztien gainetik gora
nonahi zabal bala bala.
3
Geu izan gara GURE ETXEA
holan hondatu dogunak,
bere onera ekarten orain
danontzat a zer jardunak 
4
Anai-arrebok, galduta gabiltz
itzul gaitezan atzera,
danok senide senti gaitezan
gatozan GEURE ETXERA.

5
Korona ta guzti dabil birusa
sorbaldan edo kolkoan,
nondik zer hasi batek badaki,
bizia dago jokoan. 
6
GURE ETXEA zaindu daigula
sendo, garbi ta dotore,
Jainkoa lagun, alkar hartuta
ahal dogu, izan adore. 
7
Hemendik dabil zizti ta zazta
zoritxarreko  birusa,
Espiritua, zaindu gagizuz
eta peste hori uxa! 
8
Ken mozorroak ta jo txaloak,
emon eskuak alkarri,
GURE ETXEA baietz barriro
bere onera ekarri.

A.  Martzel


No hay comentarios:

Publicar un comentario