SINISMEN-AUTORPENA

Jesus, Zugan sinisten dot
bihotzez.
Irabazi dozu nire bihotza
osorik.
Ez da izango beste jaberik
 nire bihotzean.
Eutsiz nire bihotzeko
giltzak
Beti zain daukazu
nire bihotza.
Zuretzat bihotzeko
maitasun guztia.
 
Bota nebazan beste jauntxo batzuk
nire bihotzetik;
Nire bihotza euren esanera
gura eben euki;
bide nasaia eskeiniz
nire bihotzari;
baina nire bihotzarentzat
gogor zitalak ziran;
gero ta hutsago
nire bihotz larritua.
 
Zuk maite izan ninduzun
lehenengo bihotzez;
zure bihotza lehertzerainoko
maitasun handia;
odol eta ur bihurtu zan
zure bihotzeko maitasuna;
nire bihotza asetuz eta garbituz;
nire bihotzean
iturri bihurtzen diranak,
eta betiko bizitzaraino
bihotz-hondoan zirriztatzen dabenak.
                         A.Martzel