Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan
Mezak Galdakaoko Jasokundearen Andra Maria parrokiatik ETB1ean
Bihar eta hurrengo domeka bietan Galdakaoko Andra Mari parrokiatik eskainiko dauz euskerazko mezak ETBk. Goizeko hamarretan emitiduko dira mezak. Nestor Díaz abadea izango da meza-burua eta Gonzalo Eguia diakonoa be izango da altarean. Parrokiako koruak, Kurutzetako abesbatzak, lagunduko dau eleizkizunetako liturgian.
Eleizbarrutiak zuzenean emongo dau 8 emakumeri autortza eskaintzeko ekitaldia
. Zuzeneko emonaldia: 12:30tan hemen
Eleizbarrutiak Ukrainako bakearen alde eskatuko dau Hausterre-egunez
Audientzia orokorraren amaieran, Frantzisko aita santuak dei egin eutsen atzo fededun eta fedegabeei, datorren martxoaren 2an, Garizuma-aldiko lehenengo egunez, otoitzean bat egin daien Ukrainako bakearen alde. Krisian nahastatuta dagozan alde guztiak erregutu ebazan “kontzientzia-azterketa egin daien Jainkoaren aurrean eta uko egin deien herritarrei sufrimentu gehiago eragingo deutsen eta nazinoarteko zuzenbidea zalantzan jarten daben ekintzei”. Gaur, zoritxarrez, gerra biztu da Europan. Liturgiarako ordezkaritzak Hausterre-eguneko ospakizunetarako eskari bereziak prestatuko ditu.
Justizia zuzentzailean oinarritutako Bake Topaketa ‘Maixabelen’ eskutik
Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa –VIII. Bake Topaketa- Garizuma-aldiko lehenengo asteburuan –martxoak 5, zapatua- ospatuko da, ohikoa danez. Bilboko Eleizbarrutiko bikaritza bakotxean batzartuko da jentea. “Luces al final del túnel – Itxaropen-argi printzak” goiburuaren haritik, hiru ‘Goya’ jaso dituan Maixabel pelikula ikusi eta ondoren zine-foruma egingo da.
‘Maixabel’ pelikulaz gainera, beste bitarteko bat be eskainiko da bake eta adiskidetzearen aldeko egun horren inguruan lantzeko, hain zuzen be web orrialde honetan eskuragarri izango dan bideoa. Maixabel Lasak berak eta Jaime Tapia presondegietarako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak justizia zuzentzaile edo errukiberaren inguruan egin dabezan gogoetak dira.
Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa dala-eta idatzi dauan gutunean esaten dauanez, “indarkeriatik atarateko jarrerarik positiboenak, biktimenak zein biktimarioenak eta nahiz eta gitxienenak izan, ezagutu eta horreetatik ikasi” gura dogu.
Lagungarriak mezetarako
Egun honi jarraipena emoteko, biharamuneko –martxoak 6- Eukaristietan be bake eta adiskidetzearen alde otoitz egingo da eta Liturgiarako Ordezkaritzak lagungarriak prestatuko ditu.
Bilkura eta kanpai-hotsa Begoñan
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako
Indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko
Egunez, Eleizbarrutiak
deialdia egin dau goizeko
11:00etan bost
minutuko geldialdia egiteko
Eleizbarrutiko zentro eta erakundeen
ateetan. Gotzaina buru izango da
Begoñako arkupean egingo dan
bilkuran.
Hemen, kanpai-hotsak be entzungo dira eta
minutuko
isilunearen ostean, bazterketa jasaten daben emakumeei
lagun egiten
deutsen pertsona batek agiria irakurriko
dau. Dei egiten jake parrokiei be, ekimenagaz bat egin
eta Bizkaiko eleizetako kanpaiak jo daiezan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario