ESPERIENTZIAK



Bizian Gora bizirik dago eta gora doa ontasunez eta bizipozez.
“Alkarlaguntza”  kurtsoaren azken eguneko topaketa nagusia da Orue-Euban ospatzen doguna. Zoragarriak Eukaristia, bazkaria eta ondorfngo jaialdia.
“Alkarlaguntza” izen ederra dauka.  Aurretiaz itsulapikoan talde bakotxak apurka batzen dauana  gaurko Eukaristian Jaunari eskeintzeko, misinoetako beharrizanetarako. Bizian Gora Eleiz mogimentuaren lemari erantzunaz: “”Ondo bizi, on eginez”. Izan ere, 0´25kok danetarako emoten dau…
Badakizue Bizian Gora
berez da “Alkarlaguntza”,
biihotza pozik egon ezkero
pozik jartzen da gorputza.


KARMELO ETXENAGUSIA  OHOREZKO AITAMENA 2018







ABENDUKO  ALKARRALDIETAN  BATUTAKO ERANTZUNAK


GURE BATZARRETAN ALKARRI
 ESKEINTZEN DEUTSOGUZAN ERROSKILAK

BIZIAN  GORAK  ZER  EMOTEN  DEUTSU? 
·       Jesusekin topo egiteko bide bat da
·       Fedean indartzeko ikaragarrizko suertea da, loteri haundi bat.
·       Bizia emoten deust. Indar barritu, berotu, poztu egiten nau.
·       Bizian Goraren bitartez barruko poz haundia sentitzen dot.
·       Jesus geroago eta lagun haundiagoa dot, uste osoa Beragan.
·       Eten barik Jaunari eskerrak emoten nago, eguneroko bizitzan  laguntza    haundia dodalako.
·       Bizian Gorak bete egiten nau, ekintzetatik barruko bizitzara eroaten nau.
·       Bizitzako abenduan indar barri bat, abendu bizia.
·       Gora beheretan sendotasuna.
·       Berbaz bakarrik ez, ekintzaz ere testigantza emoteko indarra hartzen dot.
·       Zenbat eta fedean barrurago eta sakonago eta pozago bizi naz.
·       Kanpoko hoztasuna ikusi eta geroago eta gogorrako egin behar dodala sentitzen dot eta sendotasuna hartzen dot.
·       Ez da bardin fedea bakarrean sakondu edo taldean, Bizian Gorako alkarraldietan esperimentatu.



HONA HEMEN LAS PRESASen
(SANTANDER) IZAN DOGUZAN ESPERIENTZI BATZUK




Presaseko esperientzia niretzat oso aberasgarria izan da azken bi urte honeetan.
Egunerokotasunetik urten eta hausnartu, erjatu, otoitz egin eta fedean heziten  joateko denpora izan da.
Adinekoekin alkarbizitzea pozgarria eta aberatsa izan da neurtu ezineko bizitza-esperientzia trasmititzen dabelako.
Oso ondo onartua izan naz BIZIAN GORAN  eta asko bete naz euren bizitzeko era ikusi eta ikasiz
Beste alde batetik Aita Martzelek mezua ulerterraz bihotzera sartzeko eran emon deusku “Jesus izan behar dala gure bizitzako ardatza” Bera gugaz eta gu Beragaz eta gure bizitza on eginez bete behar dogula.  Iñaki Ibarzabal


PILAR BENGOETXEAK BIZIAN GORAKOAI EGINDAKO ESKUTITZA
Kaixo, Bizian Gora Espiritu Santuagaz batera aurrera daroazuen guztioi, Jesusek danon bihotzak Bere Graziz bete gaizala.
Daukagun denpora apurrian gure atxaki, makaltasun eta guztien gainetik itxarrik eta pozik bizi gaitezala  anaitasunean Jesus lagun dogula.
Maiatzean Arantzazuko alkarraldira motibazino barik Joan nintzan,  han egon nintzan  “ni fu ni fa”.
Egun baten, itxita euki neban bihotzeko atea zabaldu eustan Jesusek. Itxartu eta argitu egin eustan zorionez. Egun batzuk txarto pasau nebazan neure nagikeria eta fede epela ikusirik. Parkamena eta laguntza eskatuz,  hasi nintzan Jesusegaz hartu emonean. Argi ikusi neban gure Salbatzaileak ez dauala gura ni lo egoterik eta Beragandik aldenduterik. Horregaiti etera ninduan iluntasunetik argi santura.
Hau zoragarria barriro birjaio nintzalako!
Ordutik hona, Jesusegaz batera lagunartean estegu asko ospatzen nabil: Eukaristian, otoitzean, zerbitzean, parkatzean, alkarraldietan,.. Bihotza zabalik, egiten dodazan gauzak txikerrak badira be pozgarriak diralako.
Holan bizitzeak neure kurutzia arindu eta fedea sendotu egiten deust, beti etorten dagoan Salbatzaileari bidera urtetako eta nire bihotzean ostatua emoteko itxaropenagaz.
Santanderreko alkarraldian pasau dodazan egunak sakonak izan dira Aita, Semea eta Espiritu Santua neuri laguntzen sentidu dodazalako eta Ama Birjiña nigaitik eurei erregutzen.
Bizi izan neban esperientzitxo bat:
Egun baten herrira  joateko gagozala Bizian gorako kide bat etorri jakun ondora geugaz ibilteko. Mar marrean hasi ginan bere kontra berbetan, eta bereala esan neban: eta lagun horretan Jesus bera balego? Inguruan egozanak barre egin eta bardin jarraitu genduan. Jarrera honek asko mindu ninduan. Isildu nintzan eta neure barrura begiratu neban neure jarrera aztertzeko. Argi ikusi neban Jaungoikoak emon desutazan doaiak frutu emoten dauala, ez nire merituz, nigan bizi dan Jesus dala nire bitartez on egiten, laguntzen, parkatzen, zerbitzen  dabilana.
Ez dot inor kritikau gura, Jaungoikoaren aurrean neu nazalako meriturik gitxien daukadana, itsasoan ur tanta baten lakoa sentidu naz eta.
Santanderreko egotaldia oso berezia izanda niretzat.  Familia txiki-haundian bedeinkatua sentidu naz,  fedez, itxaropenez, bakez eta pozez  Jaungoikoa goratu eta eskerrak emoten   bizitzeko aukera izan dodalako. POZEZ BETERIK NAGO .

 


NIRE LAS PRESAS-KO ESPERIENTZIA
Nire izena Marian Letamendia da eta Bizian Gorako kide bat naz. Hor lehengo baten Kantabriako Las Presas dagoan gogartetxean egon naz geure arteko alkarraldi bat egiten. Dana dala, 40 bat lagunek parte hartu genduan A.Martzelen berbaldien gozoa txastatzen. Izan, adin ezbardinetako lagunak gana, baina hori ez da izan oztopo alkar ulertzeko eta Jesus Maisuaren jarraipenean gozatzeko.
Zelan asmau eta agertu han bizi izan dodan bizikizuna, eskatu deusten lez? Ez da bape erreza, baina hau bai daukadala gogoan: alkarregaz berbaldi gozoak baizen sakonak izan genduzala, geure kontuak alkarri agertuz, geure bizimodua, geure pozak eta atsekabeak. Gure arteko konfiantza oso-osokoa da, ziur gagoz han esandakorik ez dala inun erabiliko, dana geure artean gelditzen dala. Berbaldi bakotxaren ondoren, beti suertatzen izan jaku gosaria, bazkaria edo afaria. Ez dakit zergaitik izango zan, A.Martzelen berbaldia edo beste zerbait, baina hego barriak sortzen jakuzan bihotzean eta Espiritua han sentitzen genduan geure artean haize freskagarriaz lagunduz. Berba baten esanda, juergarako eta jolaserako bizi izan
nduan giroak ez eukan azkenik: bateko alkarri adarra jotea, besteko nork baino nork txiste alaiagoak kontatzea...ez da esatekoa, bizitekoa baino. Guztiok erabilen genduan berbakera bardina eta... bai alkar onda ulertu ere!
Halako egun baten, nire lagun Milari agertu neutsan neure esperientzia: zein garrantzitsua dan, berbaldi baten ondoren, mahai baten inguruan alkarregaz jarraitzea, jaten, kontuak kontatzen edo bizi izandako esperientzia sakontzen. Hain beterik sentitzen zaran ordu horretan, lagunartean ere beste giro gozoago bat bizi izaten da. Holakoren bat jarri behar litzateke gure parrokietan, alkartean sinismena sakontzeko eta lagunarteko giroan familia baten sentitzeko, alkar hobeto ezagutuz; eta ez mezatik urtenda, bakotxa bere aldertik, ahí dogunez. Batu bai egiten gara, baina ez alkartu.
Han dana egiten jakun errez eta gozo, baina bakotxa bere etxera sartzean, norbere
undura, dana aldatzen da; baina hau beste baterako itziko dogu. Dana dala, Bizian Gorak niri asko emlon deust: askatasuna, segurtasuna eta neugan konfiantza itzela, eta erakutsi ere egin deust Jaungoikoa hurkoagan dagoala eta horregaitik da garrantzitsua pertsonak aintzat hartzea eta baloratzea, zahar nahiz gazte.
Lehengo baten aldameneko herrira Ondarrura joan beharra izan neban eta bihotzminez egoan amama bat aurkiitu neban eta, gaínera, betaurreko lodi eta guztiz ere, ia ezer ikusiz ez ebala. Halan da ere, kalean topo egin genduan biok. Aspaldi baten alkar ikusi barik gengozan, baina bai azkar berak ezagutu. Bere etxerantza jalan ibilkera neketsuan. Oratu neutsan besotik eta bera harritu egin zan ni han aurkitzean. Behingoan hasi jatan bere bizitza kontatzen. Esatekoa da amamatxo honi erion paz irribarrea. Bere gorputz baldarrari eta gaixoari ere barre egiten eutson. Bere etxerantza ginoiazala, hara zer esan eustan: "Aspaldi baten nire bizia Jaungoíkoaren eskuetan itzita daukat. Giltzak Berari emonda bizi naz". Eta hau írribarrez inoan. Ondoren hauxe gaineratu eustan: "Badakizu, Manían, zelan irakurten dodan? Lupa eta guzti". Ezin esan barik itzi topaketa honek bete ebala pozez nire eguna. Zoriontsu sentitzen nintzan. Zergaitik ete? Niri ere hegoak urten ete eustezan, ba, bihotzean?
Manan Letamendia

Hau bai hau! Hau pozezko bizitza da.
Holango kristinau bizitza maitagarria da.
Lehenago ezagutu izan bagendu…

Gure kristinau bizitza beti izan da:
Aginduak bete, Abadeen esanak egin, Lege batzuk bete.
Orain Jesus entzuten eta ezagutzen hasi gareanetik,  gustagarria da, kristinau izatea beste gauza bat da.

Lehenago Jesus noiz behin entzuten genduan.
Gaur Jesus gora eta behera, zenbat eta entzugunago eta maiteago eta hurkoago. Bizilagun egin jaku.

Gu lehen Parrokiara joaten ginan Jesusen bila.
Gaur geu goazen lekura geuk daroagu,
bere izenean goaz hau edo hori egitera.

Gaur arte gure egitekoa hauxe izan da:
Pekaturik ez egitea.
Gaur hau da arduratzen gaituana:
ahal dogun on guztia egitea.

Zorioneko Eleizea!
Abadeak, mezea, sakramentuak, parroquia…
Eleiztarren betebeharrak..
Baina gu geu Eleiza gareanik…amesetan be ez!!!
Eta eleiztar garalako geure lekua 
eta zereginak doguzala..
Eta senitarte eta famailia bat garala
Eta alkar osotzen dogula Eleizan…
Honeek berba potoloak dira,
Eta gainera EGIAK !!!


LOURDES….LOURDES…LOURDES…
Zenbagarrena aurten? Jarraian zeuk kontau berrogeitik gora…Batek baino gehiagok esango dozue: Horrenbeste barik be… Bai gero? Amagana joateko txanda noiz amaitzen da?
Eta urtero gero eta pozago. Amaganako hartuemon samurraren txanda noiz amaitzen da? Umekeria dala? Ala umetasuna? Jesus bere Semeak Ebanjelioa umeentzat eta antzekoentzat dala dinosku ta… Dana dala, gu behintzat pozarren ibili gara Lurdesko Amaren inguruan ekainaren 23tik-25-ra. Aurten be “sekretutxo” bat euki dogu ospatzeko: Ama Mariaren bizitzako kurutzbidea”. Egin al dozu inoiz? A zelango erakutsiak Amaren aldetik!
Honeek  dira gure aurtengo Lourdesko “oroigarriak”. Ez al dira izango ate-ostean eskegita eukiteko. Merkeak baizen osasungarriak. Eskerrik asko Lourdesko Ama!  Eta…datorren urtera arte, J.L. Badogu bitartean zer egin…

ANGOSTOKO BIZIKIZUNA

Bai, aurten  be han izan gara. A zelango bihotz betekadea! Bizian Gorako kideak, Jainko esperientzi gozo aberatsa egiten. Eguraldi hotz bustia; baina jentemodu hau bizitzan zaparrada asko hartuta dago; gainera, barruko zaparradeak gehiago egin eutsan kanpokoari. Bizi-itsasoan barrurago eta ur sakonagoak; eta sakonago eta aberatsago. Kristau herriak hasieran egindako otoitz astearen antzekoa, Angostoko Ama erdian dala.

         Badoa Espiritua Bizian Gorako aitita-amamengan Jesus Jaunaren irudia lantzen. Udaldiaren ondoren, urrian Jainkoa lagun, Santanderko Las  Presas etxean beste horrenbeste. Hau da bizitzako karreran azken sprina gogotsu jo beharra!


BIZITZAN BEHERA....BIZIAN GORA

Gorputzez eta natura-legez beherantz goaz, baina Espiritu indarrez gorantaz. Hau da kristau jubilatuen esperientzia Bizian Gora bidean. Aurten ere ospatu dau bere ALKARLAGUNTZA eguna, kurtsoari azkena emonez, Orue-Euban ekainaren 4an.
Goizeko 11´30tan Eukaristia Pasiotarren eleiz dotorean. Pazko Zuzia aurretik dala, 26 parrokietako Alkarteen arduradunak aurretik, itsulapikoak eskuetan dabezala altarera: Misinoetako errukarrientzat  han-hemen batu daben diru-laguntza altare ondoan itziaz.
Mario gotzain jauna Angostoraino joan zan, han aste beteko jardaunaldia azken Eukaristia ospatzera. Esker beroak emon eutsezan, Eleizbarrutik asako zor deutsela gaineratuz. Izan ere, baserri inguruko 25 parroki baino gehiagotan eurok dira domeketako meza ordezko ospakizunen gidari, eta hainbat egoitza eta gaixo-pastoraltzako arloen arduradun.
Eta Lauaxeta Ikastolako jantokian izan zan bazkaria eta ondorengo jaialdi gozoa. Eta besarkadarik estuenaz eta alkarri oporraldi atsegingarriak opatuz, amaitu zan jaialdia, egin bihurtuz sarri abesten daben bertso goxoa:
Bizian Gora noa
gero eta gorago,
zenbat eta gorago
pozago nago.



BIZIAN GORA ANGOSTON
 2016ko maiatzean
         Zergaitik ete? "JESUS" ikara barik eta bihotzez ahozkatzea kosta egiten jaku gaurko kristinau askori, antza. Dana dala, gitxitan entzuten da, behintzat. Erromako Frantziskok etorri-barritan esan eban aurrean eukazan milaka lagunen aurrean: "Nahiko da "Frantzisko eta Frantzisko" goraka, Eleizan falta dana JESUS da". Nik neuk maiatzaren bigarren astean Angoston bizi genduan esperientzia kontatuko deutsuet, Jesus hori nun eta zelan aurkitu adierazoz.
         Bizian Gora Mobimentuko 30 adineko jubilatu izan gara Angoston, Pasiotarren bakardadeko Gogartetxean. Lehendik ere ezagutzen dogu leku zoragarri hau, Jesus Jaunagaz topo egiteko zeru txikia. Egunean zehar bost bider alkartzen izan gara geure gustuko iturritik edatera. Eta edanago eta egarriago.
         Aurten gogoetarako erabili ditugun gaiak geuri, aitita-amamoi, dagokiguna izan da: Zahartzaroa Espirituaren argipean ipini eta geuk adin honetan bizi dogun esperientzia aztertu, geuregandu eta gozatu, azkenean Jaunari eskerrik beroenak emonez.
         Atalka sakondu dogu geuk bizi dogun zahartzaroa: Bizitzea suertatu jakun aldian osoko aldaketa bizi izan dogula: familian, gizartean, eleizan eta sinismen bizitzan. Zahartzaroak berez dakarren aldaketaz gain, azken aldiko gizartearen aldaketa sakonarena.  Gogoeta honen argira, zahartzaroak dakarzan muga eta ezinezen artean geugan pilatu doguzan aberastasunak ere agertu jakuz: geure-geure diran dohaiak, urte askotako bizi-esperientzi aberatsa, etxe eta kanpo geuk bete behar dogun hutsunea eta abar. Batez ere, etxe, auzo eta eleiz alkartean geuk zaindu eta bideratu behar ditugun arloak. Ez daukagula zetan begira egon nok zer aginduko, gu geu garala ekintzaile, geuri tokatzen jakuzan arloak landu eta eskeintzeko, besteekin batera jokatuz.. Eta guzti honen bidez hauxe lortu: JESUSEN TESTIGU SINISGARRI IZAN. Guraso eta aitita-amama asko isiltzen eta lotsatzen diran orduan, geu garala hartu doguna besteei emoteko testiguak.
         Benetan zoragarria! Zahartzaro bete-betea bizi izateko ordua! Eta holan zahartzaroa bizi ondoren, seme-alabok noiz etxeratuko beso zabalik zain dagoan Aitaren besarkada samurra hartzeko itxaropenez pozik. Hau dana BIZIAN GORA MOBIMENTUARI ZOR DEUTSOGU. Hemen ere betikoa: Egarri danak iturrira joan behar dauala, eta orduan beragan biziko dau Jesusek esana: "Nire uretik edaten dauana ez da gehiago egarrituko".
         Eta azken orduan sari gozoa: Bilboko gotzaina, On Mario Izeta etorri jaku beren-berengi geugaz azken eukaristia ospatu eta geu gogoberotzera eta Eleizearen eskerrona agertzera, BIZIAN GORAKOak han-hemen eskeintzen dituen zerbitzuakaitik eskerrak emonez.

Taldeko batzuen esperientziak
“Aurtengo urtean barriro etorri naz Angostora, Bizian Gorako nire lagunakaz batera. Nik motibo asko daukadaz Jesusi eskerrak emoteko.
Ezin esan ahalako gauzak egin ditu nigaz Berak. Argi baino argiago ikusi dot Artzain Ona nire bila dabilela, larre gurietara ekarri nauala,
nire bizitza osoan aldatu deust; birjaioa sentitzen naz, Berak deitua eta bialdua.. Hauxe gorde dot bihotzean: “ Zu nire bila zabilz eta Ni zure
bila.Mahatsondoagaz aihenak bat eginda egon behar dauan lez, zagoz zu beti Nigaz bat eginda”. Gaur goizean gorputza dardar jarri jat:
: “Zu nirea zara eta Ni zurea”. Jesus “etxeko” egin jat. Eskerrik asko, Jauna! Holangorik ez dago munduan!
Nik ezin dot behar dan moduan agertu Angoston bizi izan dodana: berbarik ederrenetan be ez da kabitzen. Neuk be lehenago ez neban
sinisten holangorik; baina gaur benetan egia dala ikusi dot. Esperientzia hau neuk bizi izan dot. Hau bizitzea munduko gauzarik ederrena da.
Hau bizi ezkero, munduko beste gauzak ez dabe ezer balio.Jesus geure artean dagoala, geugaz kontatzen dauala, beste batzui laguntzeko;
ez gaituala inoiz bakarrik izten... garan modukoak garala maite gaituala...ez dodala bildurrik izan behar...eta holango asko.
Nire bihotza eskerrak emoten ez da nekatzen”.
 Datorrena datorrela, aurrera jarraitzeko adorea eta itxaropenez bete gara.Jesus gurekin bizi dala esperimentatu dogu,eta hau trasmititzeko 
 ausardia jaso dogu. Angoston jaioberri sentitu gara. Hemengo bakardadean Espirituaren iturri oparoa aurkitu dogu
ur bizia edan nahi dauanak hor dauka iturria. Barriro etortzeko gogo biziz goaz etxera. Hemen ikasi dogu zer dan: “Etorri eta ikusi” hori zer dan.
Herri askotakoak izan arren, danok familia bat osotu dogu; poz haundiz igaro doguz egunak, Jesus ondoan bizitzea zer dan esperimentatu dogu.
Lehendik entzun doguzan gauza asko hemen egia dirala sentidu dogu.Lehengo gaixo eta ajeakaz noa etxera, baina lehen baino askoz indar gehiagoz.
Gaur inok esan barik dakit zer dan: “Ez izan bildurrik. Ni zuekaz nago”. Nazareteko Maria geu lango txikia, ezjakina izan zala ikasi dogu, baina “bai” esaten ekiana, eta esandako berbea beteten ekiana zala.
Maria be egunez egun hazten joan zala, Jesusen jarraitzaitzaile. Holangorik!
Ni alargundu barria naz. Angostora etorri naz, bizi dodan hutsunea beteteko gogoz. Lehenengotan inoiz baino hutsune haundiagoa sentidu
dot; baina apurka joan naz laguna hurrago sentitzen eta urrun neukan beste lagun bat -Jesus- hurreratu jat; eta Berak bete deust hutsunea;
Jesus izan da esan deustana: “Ez izan bildurrik! Ni zeugaz nago, eta zure senarra Neugaz dago”. Orain lehen baino ziurtasun haundiagoa
daukat, Jesusek nazan modukoa maite nauala, eta beti neugaz dodala. Zorionean etorri naz Angostora! Eta eskerrik beroenak Jesus bilatzen
lagundu deusten guztiei!
Jaunak aukeratuak sentitzen gara; eta Beraren deiari erantzunez, bere Espírituz betetzera etorri gara senarra eta biok. Aita Martzelek zuzenduta, hemen
hartzen dogun janaria ase ezinekoa da. Eta alkarrenganako maitasunak ez dauka neurririk. Eta guzti hau Jaungoikoaren maitasun iturritik jatorku.
Aurtengo gai batzuen izenburuak: “Adineko jaiobarrien ikusmena, entzumena, txastamena...zetan aldatu jatzu?” Benetan gaur lehen ikusten ez genduzan
gauza asko ikusten hasi gara, edo beste modu baten ikusten doguz. Gainera, hemen ospatu doguz senar-emazteok gure ezkontzako “Urrezko Ezteguak”.
Benetako “urrezko ezteguak”, gero! Amaieran esan dogu: “Zerua munduan hasten da. Hau beste gauza bat da. Hau da betekadea!”
Hemen alkartu gara 40 lagun, lehendik be ezagunak gareanak. Familia haundi bat gara. Jesusen Ebanjelioa lagun dogula, geure fede bizitza sendotu dogu,
gaurko giroak eskatzen dauan lez. “Modernizatuta” gabiltz: salmo-otoitzaldiak eta gaiak powerpoint deritxoen moduan eskeini deuskuez.
Leku zoragari honetatik daroagun esperientzia zer dan jakiteko, bizi egin behar da. Honek ez dauka preziorik.
Gu bi lagun Gipuzkoatik etorri gara Angostora. Lehendik genekien Angoston nolako espirituzko iturria dagoen. A zer nolako asebetea jaso dugun!
Espirituak bihotza ukitzen duenean, beste indar batekin lan egiten da. Egia esan, bageneukan honen beharra. Jaungoikoak digun maitasuna norainokoa
den ikasi degu Eta Jesus momentu guzietan nerekin dagoela jakiteak, eta beti neri laguntzeko prest dagoela sentitzeak..
Hau jakinda, zeren beldur izan? Iraun dezaidala esperientzia honen laguntzak bizitzako joan-etorrietan.






Bittori Ayarza
eta berak
hirugarren mundurako
egiten dituan jerseak.








PILAR BENGOETXEAREN FEDE ESPERIENTZIA

        Nire izena Pilar da, 78 urte daukadaz. Bizian Gorako kidea naz urte askotan. Niretzako garrantzi haundia dauka Bizian Gorak, nire bizitzako historian Jaungoikoak nigaz egin dituan gauza batzukaz kontuan jaustia, lagunduten deustelako nire Lagun Jesusegaz hartuemonean biziten. Gaztetatik nire gurasoak trasmitidu eusten fedea, eta ondo aprobetxatzen nituen mezak, errosarioak, nobenak eta abar. Gustura ibili be bai. Kristinau ona nintzalakoan egoten nintzan. 34 urtegaz nire senarra, nire familia eta ni joan ginen bizitzera Zeanuritik Elorriora. 60 urtegaz nire senarra eta ni bihurtu ginan Zeanurira eta harrezkero hemen bizi gara.  Bizian Goran biok gabiz jo ta ke. Jesusen izenean beste batzuk poztuaz, geu be pozik bizi gara. 36 urte neukazala parrokian entzun neban barri on bat katekiste baten bitatez: Beti bizi dan Jesukristo datorrela niri bildurrak eta lotura guztiak askatzera eta munduan aurkitzen ez dan poza emotera. Zorionekoa Jesusi benetan baietz esan eta Berari jarraituten hasten dana! Eskerrak grazi hori emon deustanari! Asko pentsau eta ulertu barik sartu nintzan Eleizbarrutiko talde baten. Danok otoitz asko egiten genduan. Jesusen Berba santuari buelta asko emoten, konbibentzi asko egiten... Lehenengo urte bietan jarraitu neban Jaungoikoa, Jesus, Espiritu santua eta Ama Birjinia; eta lagun hurkoa nun dagoanik be ez, eta nire bizitza be ilun unean. Argi ikusten nebana zan besteen begiko samarra. Horregaitik Jaungoikoak erabili ninduan bueltaka, basamortuan ikusteko nire begiko hagea. Bideak zelaitu, bihotz-barritu, garbi bihurtu, parkazinoaren bidez bizitza barri bat hasteko. Hori zan nire hirugarren urtetik aurrera sortu jatan egarria eta hori eskatzen neutsan nire Salba tzaileari. Egun baten, taldean  eta isilean, kontzientziako esamina egiten gengozala, barriro eskatu neutsan indar eta bihotz guztiagaz argia. Jesusek entzun egin eustan, eta nire bihotzean argitxo bat biztu eustan; eta ikusi nintzan inor baino txarrago, kristinau izatetik urrin. Niretzako hemen amaitu ziran besteakatik mar-mar ibilteak eta min egiteak, neu nintzalako fariseorik haundiena, azaletik bizi nintzana. Munduko gauzakaz lotuta, bihotza egoistia, fedeko begiak itsu, sufriduten egoana ikusteko, gor haundia Jesusi entzuteko; ez denporarik, ez dirurik, ez maitasunik lagun hurkoarentzako. Ezegaz konprometidu barik bizi nintzalako, eta nire Jaungoikoa dirua zalako. Hau danau ikustean, damutu nintzan neure pekatu guztiakaz eta apaltasunaz burumakur eta neure begiak  itxita, hurreratu nintzan abadeagana eta bere lekuan ikusi neban Jesus besoak zabalik, protesta barik besarkatu ninduan eta errukiz eta maitasunez beterik, eta parkatu eustazan nire pekatu guztiak, Aita onak bere seme galduagaz egin ebana, nire Salbatzaileak egin eban
nigaz. Barriro  jaio nintzan eta bihotz barritu. Egun guztietan egin behar dodan lana, gauzak beti ondo egiten ez dodazalako edo egin barik itziten

dodazalako. Hau bai poza! Hau bai bazala loterie urtetea! Munduko gauzen gosea kendu eta Berari jarraituteko egarria emon. Jesusek askatu nindualako, Beragana hurreratzeko traba egiten eustien lotura askotatik eta nire bihotza haragizkoa bihurtu ebalako. Bateoan hartu neban Espiritu Santuari be leku emoten hasi nintzan nire bihotzean. Kontuan jausi nintzalako Bateoaren bitartez zeruko Aitaren alaba maitea nazala eta santutasunera deitua; horregaitik kategori haundia daukadala Jaungoikoaren aurrean, nahizta munduak barre egin. Nire fedeko begiak ikusten hasi ziran, benetako Jainkoa bakarra dala. Eta Bera maitatu behar dodala lagun hurkoagaz batera indar eta bihotz guztiagaz. Jesusi entzuten hasi nintzan, eta Berak gauza askoren artean irakasten deust Aitaganako bidea, Espiritu Santuaren laguntasunagaz, Berak nigaz egin dauana nik beste batzuekaz egin ahal izateko. Ama Birjinak esaten deust: "Egin Berak esaten deutsuna. Norbere burua ukatu gauza batzuk, hartu norbere kurutzea eta itzarrik bizi, hemen dagoalako poz iturria.  Nire bizitza guztiz aldatu zan, orduan hasi nintzalako jokatzen: "neu eta neu" bizi barik, "zu eta zuok" biziten. 40 urte daukadazala, lehenengoz ikusi neban argi nire bizitzako eta bihotzeko errealidadea; horri eskerrak, hurreratu nintzan Jesusegana, baita lehenengoz txastatu nituen bere besarkadea, errukia, parkamena eta maitasuna. Eta kontuan jausi nintzan Jesusek zenbat urte eroan zituan nire barruan atea joten, ni itzartu eta lagundu gurarik, Bera ezagutu eta Beragaz hartuemonean pozik biziteko. Baita kontuan jausi nintzan bere dei bateri benetan baietz erantzun neutsanean, Berak atera ninduala jaungoiko faltso artetik: bere besartean hartu, zauriak osatu eta eroan nindualako bere artaldera. Zenbat janari gozo emon deustazan, zenbat  irakatsi, epel nagoanean zenbat animu, ilunean nagoanean zenbat  argi, norbere ezereza ezagutzeko eta Jesus hobeto ezagutzeko. Zenbat erruki eta maitasun, zenbat ordu gozo neure taldetxoagaz batera! Jesus gure erdian daukagula, bere Berba santua entzuten eta sakonduten, eta otoitz eginaz neure fedea sendoduten, bere testigu zintzoak izateko. Zenbat egun pozgarri pasau dodazan beste talde batzuekaz, Aita Martzel eta Mila buru dirala Benidorren, Angoston, baita Santandarren eta Euban! Danok fede bategaz Jaungoikoa goralduten eta Berari eskerrak emoten, bialdu euskun Artzain onagaitik!. Zer ez dau egin nigaitik eta danokaitik bere bizia emoteraino! Baina Aitak biztu egin eban eta geure artean dago. Hau da Jesusek emoten  deuskun irakatsi bakotxari, zahartzaroko  kurutze
astuna onartu eta gero Jesusegaz batera betiko zerura joateko! Ni pozik bizi naz, sentiduten nazalako Aita onak deitua, aukeratua eta bialdua bere Barri ona  eroaten lagundutera, beharrizanean dagoana garbitzera, zauriak osatzera, karinua emotera. Eta eurak pozik eta ni pozago: pobreari jaten emon, etxetik  urrin egoitzetan dagozanei be animuak emon, eurakaz berbaz egon, eta eurari entzun. karinue emon, otoitz egin

eta kantau eta poztu. Auzokoari be lagundu beharrizanean badagoz. Ospitalean badagoz, eurakaz egon, egunez nahiz gauez, eurakandik ezertxo be itxaron barik, familian be lagundu beharrizanean badagoz. Etxean be nire senarrak laguntasuna behar dau garbituteko, baita jantziteko. Orain urte batzuk aldatz gora egiten jatan, gaur pozik lagunduten deutsat. Holakoetan Jesusegaz gomutetan naz eta fedeko begiekaz eurengan Bera ikusten dot. Urte asko pasau dira nik lehenengoz Jesusen maitasuna txastatu nebala, baina neuk be badaroadaz urte batzuk Beragaz topaketak egiten eta Bera maitatuten eta Beragaz lagun izaten.

AURTENGO ANGOSTOKO ESPERIENTZIA

Angostora joateko pozik nago, gauza askoren artean niretzako aberatsa izaten dalako: Goizean lehenengo orduan kapilara joaten garanean, pantailan urteten daurien irudiak eta bertako idatziak. Irudi batek edo beste batek nire gorputza eta bihotza taupadaka eta pozik ipinten dau eta nire izenagaz deituten deust Jesusek: Pilar, lo zagoz, itzartu zatez! Pilar, maite zaitut! Pilar, zeugaz nago, ez aspertu on egiten. Pilar, biok bat eginda bizi behar dogu frutu onak emoteko. Zuk nire laguntasuna behar dozu, eta Nik zure ahoa, besoak, zure hankak, zure dana behar dot, sufriduten dagozanakana joan eta danak poztuteko. Ama Birjinari eskerrak emoten deutsadaz, bere Seme maitea gure artean daukagulako; eta Jeususi bere eskerrak emoten deutsadaz, Berak bialduten naualako bere izenean zerbitzu honeik egiten.
        Bizian Gora niretzako da Jesusen eskola, bila eta bila ibilteko bidea, apurka Ama eta bere Semea ezagututen lagundu deustalako, nire egoismoak baztertu eta bildur barik Jesusen jarraitzaile izaten. Mila lesker Aita Martzeleri, Milari eta Maria Angeleseri, irakatsi eta emon deustazuen guztiagaitik, gaur pozik eta itxaropenez bizi nazalako. Angoston pasau dot ondo baino hobeto. Angostoko Ama sentidu dodalako neure ondoan, Jesusegaz eta taldeagaz batera, kristinau familia baten antzera. Aita Martzeli entzuteko egarriagaz, Jesusen berbea beti barria dalako. Entzun noanean Errosarioak, otoitzak, mezak ez dabela balio, gero atean ipinten badogu kartela dinoana: "No molestar"; ba honek niri ikutu eustan, neuk be telebisinoan egoteagaitik edo nasai egoteagaitik ipinten dodalako kartel hori. Baina Jesusek esan eustan: Pilar, Niri jarraituteko traba egiten deutsun hori: "Txalupa hori itzi egizu itsas baztarrean eta ez aspertu nire bila ibilten, zuk badakizu zelango Artzain zintzoa nazan". Honeek berbok eta pantailan urten eban irudia, artzaina ardiakaz, grabatuta ekarri nituen neure bihotzean. Honeek gauzok hainbeste poztu ezkero, gerokoa zer izango ete da?.

PILAR BENGOETXEAREN ESPERIENTZIA
BIZIAN GORA BIDEAN


Zeanuriko Ipinaburu auzoan bizi dan Pilar Bizian Gorako kideari mesede bat eskatu deutsogu:

"Ba dakigu zu, Pilar, Bizian Gorako kide zaitugula hainbeste urtez. Kontau eiguzu zure esperientzia beste batzuen onerako.

- "Bai, ni Bizian Gorako kide naz urte askotan eta harro nago nigan bizi dan Jesusek egin dauan guztiagaitik: Berak animau, indarbarritu, argitu, poztu, maitatu nau azkenbako maitasunez.  Nik neure txikitasunean, neurri txiki baten ahaleginduten naz nire taldetxoari eta beste lagun batzui Beraganako bidean laguntzen, eurak be ezagutu dagien, bere maitasuna txastatu dagien eta itxaropenez pozoik  bizi daitezan".

Eta zelan bizi dozue Bizian Gorako esperientzia zuon Ipinaburuko auzoan?

- "Bizian Gorak nire bizitzan garrantzi haundia dauko, nire fede bizitza beste batzuekaz biziteko aukerea emten deustalako, eta bizitzako momentu gozoak alkarregaz pasetan doguzalako. Gure auzoko taldetxoagaz hamabostero alkartzen gara Jesusen izenean, bere Berba santua entzun,  hausnartu eta otoitz egiteko. Neure kotxetxoagaz baserrietako lagunak geure etxeko txokoan batzen dodaz, eta amaitu orduan barriro etxera eroan be bai. Eurtariko lagun bategaz Dimako egoitzako gaixoak ikustera be joaten gara astean behin. Hau da poza emoten eta hartzen doguna! Ia eurak baino gehiago geuk behar dogu bisitatxo hau egitea. Bai, on haundia egiten deusku hartuemonean biziteko eta fede bizitzan gero eta pozago aurrera egiteko. Domeketan mezatara joaten gara bihotzak zabalik, barriro be domekeroko Ebanjelioa entzun eta bihotzean gordeteko. Eskerrak Bizian Gorako mobimentu honeri, zahartzaroko bizitza arindu eta gozatu egiten jaku. Haundia da gure arteko hartuemona; benetako sednideak gara, fede bateko anai-arrebak. Bakotxaren urtebetetzeak pastel, txokolate eta guzti ospatzen doguz. Holangoriki ez dago mundu guztian. Penagarria da hainbeste jubiladuk esperientzi hau ez ezagutu eta ez aprobetxatzea. GORA BIZIAN GORA, berari esker, zoriona bilatu dogulako.



ANGOSTOKO ESPERIENTZIA
                                                                                                 

BIZIAN GORA                                                                                             
Askatasun etorbidea 24, 4º, Esk.                                                           
Telf.  653731526                                                  
48200  DURANGO                                                       



Hogei ta hamabost lagunek osotu dogu taldea.
Umore ona eta alaitasuna ez dira faltatu.
Gure eguneroko zer eginak:
Egunaren hasieran Salmoak izan doguz egunari indarra emoteko. Gosari gozoa jan eta gero GAI bat, ondoren ordubeteko atsedena. Alkarregaz berba egin paseatuz, txori kantuakaz gozatu, naturagaz disfrutatu, bake ederrean bizi-poza lortu. Eguerdian errosarioa paseatuz edo eleizan, bakoitzaren gogora.
Bazkaldu eta ondoren, bakoitzak ahal dauana, paseatu, karta jokoan, lagunartean kafea hartu, siestara joan….. bostak inguruan berriro GAIA seirak arte. Ordubeteko atsedena eta egunari amaiera emoteko meza atsegin ederrean.
Zortziterdietan afaltzera eta gero bakoitza bere zereginetara, paseatu, t.b. ikusi, nun zer barri, kartetan gozatu, lagunakaz kontuak esan eta hamarterdietatik hamaiketara lotara.
Esan behar da taldeko bikote baten urrezko ezteguak ospatu doguzala.
Bitxikeri bat: etxean pastila eta guzti ondo ez, Angoston pastilak poltsan eta primeran (eskerrak etorri naizen) dino.
Eguneroko pastilak sarritan ahaztuta, bat baino gahiago.
Taldeko giroa oso aberatsa izan da, beti eskerrak emoten, besarkatzen, irrifartsu…. Egotaldia ezin da  luzatu? Galdetzen eben.
Gehiago jakin gura dauanak datorren urteko maiatzean gugaz etorri eta ikusi.

Mila Egiguren



No hay comentarios: